lunes, 16 de marzo de 2015

ORRIALDE INTERESGARRI BAT: Egutegi gastronomikoa

Hemen uzten dizuegu entretenigarria izan daitekeen orrialde bat. Bertan errezetak, garaiko produktoak, jolasak... aurki ditzakezue.
Klikatu hemen http://www.egutegigastronomikoa.com/

GOAZEN FRUTA JATERA!!

Azken aste hauetan ikastolan frutaren kontsumoa bultzatzen saiatu gara. Hona hemen egin ditugun lan batzuen argazkiak. Mezuak irakurri eta animatu fruta jatera. Ikusi eta disfrutatu.

 











 




 
 

jueves, 15 de enero de 2015

Frutak eta barazkiak. Mundu iraunkor eta solidario baterako.

Kontsumobideren eskutik datorkigu baliabide hau. Hainbat jokoen bidez, tokiko eta sasoiko fruta eta barazkien kontsumoa sustatu nahi da, ingurumenerako, gizarterako eta ekonomiarako onuragarria delako. Klikatu hemen jolasten eta ikasten hasteko.

domingo, 30 de noviembre de 2014

ON ZAUDE?

ELIKADURA JASANGARRIA

Hona hemen Elikadura jasangarriaz hitz egiten digun bideo bat:

AURTENGO GAIA: ELIKADURA JASANGARRIA

Kaixo lagunak!
Aurten ere, besteetan bezala, Agenda 21eko proiektuarekin jarraituko dugu, eta gaia berria dugu arren, ez ditugu ahaztu behar aurreko ikasturteetan hartutako konpromezuak.
Ikasturte honetan jorratuko dugun gaia ELIKADURA JASANGARRIA izango da eta dagoeneko prest duzue txoko berdea zuen ekarpenekin osatzen joateko, albisteak zintzilikatzeko edo okurritzen zaizkigun hainbat gauzekin betetzen joateko.

Bide batez, aurkeztu nahi dizuegu gure maskota izango den PORRU KIROLARIa eta lagungarria izango zaigun elikadura piramidea ere.

martes, 1 de abril de 2014

TXOKO BERDEA

Ikasturtean zehar gure txoko berdea hornitzen joan gara.





 
Copyright (c) 2010 AGENDA 21. Design by WPThemes Expert
Themes By Buy My Themes And Cheap Conveyancing.