viernes, 5 de octubre de 2012

UDAL FOROA URRIAREN 16an

Dakizuen bezala, aurreko ikasturteko gaia Bioaniztasuna izan zen, eta gai horren inguruan udaletxeari maiatzan egindako eskaeren erantzuna entzuteko aukera izango dugu , datorren urriaren 16an egingo den udal foroan. 4.,5.,eta 6. mailako ikasle ordezkariak joango dira.


AURTENGO GAIA BERRIZKONTSUMOA DA

martes, 8 de mayo de 2012


TRUKE AZOKA


Langaitz ikastolako Agenda 21ek azoka berezia antolatuko du.

Ekainaren 19an egingo den TRUKE AZOKAn, etxean erabiltzen ez dituzun jostailuak erabiliko duzun beste zerbaiten truke alda ditzakezu. Horrela, etxean baztertuta duzun jostailuari bizi berria emango diozu.

Baldintzak:
  • Gehienez bi jostailu ekar daitezke.
  • Ekarritakoaren truke txartel bakarra jasoko duzu.
  • Txartela aukeratu duzun jostailuarengatik trukatuko dezakezu.
  • Ekarritako jostailuek egoera onean egon behar dute.
  • Jostailuak ikastolara ekartzeko epea: ekainaren 14tik 18ra bitarte.


Agenda 21

martes, 6 de marzo de 2012

GURE TXOKO BERDEA

TXOKO BERDEA

Dakizuen bezala irakasle gelaren sarrera ondoan kokatuta dago gure ikastolako txoko berdea.
Bertan aurtengo gaiari buruzko informazioa daukazue.
Gure herrian ditugun zuhaitz, landare eta animalien argazkiak ikus ditzakegu.





GERATU ZAITEZ MOMENTU BATEZ TXOKO BERDEAREN AURREAN ETA IKUSI GURE HERRIAN BERTAN DUGUN BIZITZA ANIZTASUNA.


Txoko berdean , patioan eta gure belardietan lurretik jasotako hondakinak jarri ditugu.

GURE PATIO ETA BELARDIAK GARBI EDUKITZEA ZURE ESKU DAGO.















 
Copyright (c) 2010 AGENDA 21. Design by WPThemes Expert
Themes By Buy My Themes And Cheap Conveyancing.