Hemen uzten dizuegu entretenigarria izan daitekeen orrialde bat. Bertan errezetak, garaiko produktoak, jolasak... aurki ditzakezue.
Klikatu hemen http://www.egutegigastronomikoa.com/
lunes, 16 de marzo de 2015
GOAZEN FRUTA JATERA!!
Azken aste hauetan ikastolan frutaren kontsumoa bultzatzen saiatu gara. Hona hemen egin ditugun lan batzuen argazkiak. Mezuak irakurri eta animatu fruta jatera. Ikusi eta disfrutatu.
jueves, 15 de enero de 2015
Frutak eta barazkiak. Mundu iraunkor eta solidario baterako.
Kontsumobideren eskutik datorkigu baliabide hau. Hainbat jokoen bidez, tokiko eta sasoiko fruta eta barazkien kontsumoa sustatu nahi da, ingurumenerako, gizarterako eta ekonomiarako onuragarria delako. Klikatu hemen jolasten eta ikasten hasteko.
domingo, 30 de noviembre de 2014
AURTENGO GAIA: ELIKADURA JASANGARRIA
Kaixo lagunak!
Aurten ere, besteetan bezala, Agenda 21eko proiektuarekin jarraituko dugu, eta gaia berria dugu arren, ez ditugu ahaztu behar aurreko ikasturteetan hartutako konpromezuak.
Ikasturte honetan jorratuko dugun gaia ELIKADURA JASANGARRIA izango da eta dagoeneko prest duzue txoko berdea zuen ekarpenekin osatzen joateko, albisteak zintzilikatzeko edo okurritzen zaizkigun hainbat gauzekin betetzen joateko.
Bide batez, aurkeztu nahi dizuegu gure maskota izango den PORRU KIROLARIa eta lagungarria izango zaigun elikadura piramidea ere.
Aurten ere, besteetan bezala, Agenda 21eko proiektuarekin jarraituko dugu, eta gaia berria dugu arren, ez ditugu ahaztu behar aurreko ikasturteetan hartutako konpromezuak.
Ikasturte honetan jorratuko dugun gaia ELIKADURA JASANGARRIA izango da eta dagoeneko prest duzue txoko berdea zuen ekarpenekin osatzen joateko, albisteak zintzilikatzeko edo okurritzen zaizkigun hainbat gauzekin betetzen joateko.
Bide batez, aurkeztu nahi dizuegu gure maskota izango den PORRU KIROLARIa eta lagungarria izango zaigun elikadura piramidea ere.
martes, 1 de abril de 2014
martes, 11 de marzo de 2014
MARRAZKI LEHIAKETA
Kontsumoaren inguruan marrazki lehiaketa bat antolatu dugu ikastolan . Maila bakoitzetik 2 marrazki aukeratu ditugu Errenteria mailan antolatu den lehiaketara eramateko. Artista handiak ditugu gure ikastolan... Hauek dira hautatuak:
Hautatu ez ditugunen artean ere, maila handiko marrazkiak izan ditugu. Animo, agian hurrengoan...
ORDEZKARIEN BILERA
Urtero bezala, aurten ere gela bakoitzeko AGENDA 21eko ordezkariekin bildu gara hainbat bileretan. Ordezkariak oso arduratsu agertu dira.
ZABORRA SAILKATZEN IKASTEKO JOLASA
1go eta 2.zikloko ikasleek zaborra sailkatzen ikasteko jolas batean parte hartu dute. Oso ondo pasatzeaz gain , asko ikasi dute. Argazki hauek horren adibide dira.
GARBIKETA KANPAINA
2.mailako ikasleak Otsailaren 7an ikastola inguruan botatako hondakinak biltzen aritu ziren. Garbiketa kanpaina egiteko eskularruak eta plastikozko poltsak erabiltzen ditugu. Begira zenbat zabor jaso genuen!!!
OKA JOLASA 3.zikloan
Otsailaren 10etik 14ra bitartean 3.zikloko ikasleak OKA jolasean aritu ziren kontsumo jasangarriaren inguruko galderei erantzuten.
domingo, 9 de febrero de 2014
martes, 19 de noviembre de 2013
HAMAIKETAKO OSASUNTSUA!!!!!!!
Begira zein arduratsu agertzen diren Langaitz ikastolako ikasle hauek; Hamaiketako osasuntsua ekarri dute eta gainera zabor gutxi sortzen duena. HAU DA BIDEA!!!!!!!!
martes, 5 de noviembre de 2013
ZABORRA ONDO SAILKATZEKO IRUDIAK!!!!
Gure geletan honela sailkatzen dugu:
Alde batetik ZABORRA.................
..........bestetik PAPERA ETA KARTOIA.....................
...........eta azkenik PLASTIKOA!!!
A ZE GARBITASUNA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!





