martes, 29 de octubre de 2013

AURTEN ERE KONTSUMOA!!!!

Berriro ere hemen gaude zuekin, eta aurten ere kontsumoaren gaia landuko dugu.
 ANIMO eta ikasturte on bat pasa!!!

martes, 9 de abril de 2013

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Aurten ere HAMAIKETAKO OSASUNTSUA ETA GUTXI KUTSATZEN DUENA gaia landu dugu gelan. Honen inguruan ekintza ezberdinak burutu ditugu eta bukatzeko ikasle bakoitzari plastikozko poltsa txiki bat banatu diogu hamaiketakoa bertan ekartzeko asmoarekin. Dagoeneko pasa dira aste batzuk eta gero eta gehiago ikusten dira poltsa horiek patio orduan. AGENDA 21etik ikasleak zoriondu nahi ditugu eta animatzen ditugu gure patioa gero eta garbiago mantentzera.

martes, 12 de marzo de 2013

PATIOAREN GARBIKETA

 

 

 

 
 
Pasa den ostiralean, lehenengo mailako ikasle eta irakasle guztien artean patio garbiketari ekin genion.
Nori gustatzen zaio zaborrez inguratuta egotea? Denon artean egin genuen lana, eta gure patioa garbia utzi genuen.
Orain garbi mantenduko dugu eta hondakinak, bakoitza dagokion lekuan botako dugu.

martes, 5 de marzo de 2013

UDAL FOROAK

Urriaren 16an, gela bakoitzeko ordezkari banarekin Udal Forora joan ginen. Bertan alkate eta zinegotziekin elkartu ginen eta iaz udalak hartutako konpromezuen inguruan egindako ekintzen berri eman ziguten. Argazki honetan agertzen diren ikasleak 3,4,5,eta 6.mailako ordezkariak dira.

KONTSUMOA

Aurten, 2012-2013 ikasturtean, Agenda 21-en bidez KONTSUMO gaia lantzen ari gara.Honen inguruan hainbat jarduera burutzen ari gara, bai ikastolan eta etxeetan ere.

viernes, 5 de octubre de 2012

UDAL FOROA URRIAREN 16an

Dakizuen bezala, aurreko ikasturteko gaia Bioaniztasuna izan zen, eta gai horren inguruan udaletxeari maiatzan egindako eskaeren erantzuna entzuteko aukera izango dugu , datorren urriaren 16an egingo den udal foroan. 4.,5.,eta 6. mailako ikasle ordezkariak joango dira.


AURTENGO GAIA BERRIZKONTSUMOA DA

martes, 8 de mayo de 2012


TRUKE AZOKA


Langaitz ikastolako Agenda 21ek azoka berezia antolatuko du.

Ekainaren 19an egingo den TRUKE AZOKAn, etxean erabiltzen ez dituzun jostailuak erabiliko duzun beste zerbaiten truke alda ditzakezu. Horrela, etxean baztertuta duzun jostailuari bizi berria emango diozu.

Baldintzak:
  • Gehienez bi jostailu ekar daitezke.
  • Ekarritakoaren truke txartel bakarra jasoko duzu.
  • Txartela aukeratu duzun jostailuarengatik trukatuko dezakezu.
  • Ekarritako jostailuek egoera onean egon behar dute.
  • Jostailuak ikastolara ekartzeko epea: ekainaren 14tik 18ra bitarte.


Agenda 21
 
Copyright (c) 2010 AGENDA 21. Design by WPThemes Expert
Themes By Buy My Themes And Cheap Conveyancing.