domingo, 30 de noviembre de 2014

AURTENGO GAIA: ELIKADURA JASANGARRIA

Kaixo lagunak!
Aurten ere, besteetan bezala, Agenda 21eko proiektuarekin jarraituko dugu, eta gaia berria dugu arren, ez ditugu ahaztu behar aurreko ikasturteetan hartutako konpromezuak.
Ikasturte honetan jorratuko dugun gaia ELIKADURA JASANGARRIA izango da eta dagoeneko prest duzue txoko berdea zuen ekarpenekin osatzen joateko, albisteak zintzilikatzeko edo okurritzen zaizkigun hainbat gauzekin betetzen joateko.

Bide batez, aurkeztu nahi dizuegu gure maskota izango den PORRU KIROLARIa eta lagungarria izango zaigun elikadura piramidea ere.

martes, 1 de abril de 2014

TXOKO BERDEA

Ikasturtean zehar gure txoko berdea hornitzen joan gara.





martes, 11 de marzo de 2014

MARRAZKI LEHIAKETA

Kontsumoaren inguruan marrazki lehiaketa bat antolatu dugu ikastolan . Maila bakoitzetik 2 marrazki aukeratu ditugu Errenteria mailan antolatu den lehiaketara eramateko. Artista handiak ditugu gure ikastolan... Hauek dira hautatuak:


 
 
Hautatu ez ditugunen artean ere, maila handiko marrazkiak izan ditugu. Animo, agian hurrengoan...
 

 

 

 
 


ORDEZKARIEN BILERA

Urtero bezala, aurten ere gela bakoitzeko AGENDA 21eko ordezkariekin bildu gara hainbat bileretan. Ordezkariak oso arduratsu agertu dira.








ZABORRA SAILKATZEN IKASTEKO JOLASA

1go eta 2.zikloko ikasleek zaborra sailkatzen ikasteko jolas batean parte hartu dute. Oso ondo pasatzeaz gain , asko ikasi dute. Argazki hauek horren adibide dira.



GARBIKETA KANPAINA

2.mailako ikasleak Otsailaren 7an ikastola inguruan botatako hondakinak biltzen aritu ziren. Garbiketa kanpaina egiteko eskularruak eta plastikozko poltsak erabiltzen ditugu. Begira zenbat zabor jaso genuen!!!



 

 

OKA JOLASA 3.zikloan

Otsailaren 10etik 14ra bitartean 3.zikloko ikasleak OKA jolasean aritu ziren kontsumo jasangarriaren inguruko galderei erantzuten.
 

 
 
Copyright (c) 2010 AGENDA 21. Design by WPThemes Expert
Themes By Buy My Themes And Cheap Conveyancing.