martes, 9 de abril de 2013
HAMAIKETAKO OSASUNTSUA
Aurten ere HAMAIKETAKO OSASUNTSUA ETA GUTXI KUTSATZEN DUENA gaia landu dugu gelan. Honen inguruan ekintza ezberdinak burutu ditugu eta bukatzeko ikasle bakoitzari plastikozko poltsa txiki bat banatu diogu hamaiketakoa bertan ekartzeko asmoarekin. Dagoeneko pasa dira aste batzuk eta gero eta gehiago ikusten dira poltsa horiek patio orduan. AGENDA 21etik ikasleak zoriondu nahi ditugu eta animatzen ditugu gure patioa gero eta garbiago mantentzera.
martes, 12 de marzo de 2013
PATIOAREN GARBIKETA
Pasa den ostiralean, lehenengo mailako ikasle eta irakasle guztien artean patio garbiketari ekin genion.
Nori gustatzen zaio zaborrez inguratuta egotea? Denon artean egin genuen lana, eta gure patioa garbia utzi genuen.
Orain garbi mantenduko dugu eta hondakinak, bakoitza dagokion lekuan botako dugu.
martes, 5 de marzo de 2013
UDAL FOROAK
KONTSUMOA
Aurten, 2012-2013 ikasturtean, Agenda 21-en bidez KONTSUMO gaia lantzen ari gara.Honen inguruan hainbat jarduera burutzen ari gara, bai ikastolan eta etxeetan ere.
viernes, 5 de octubre de 2012
UDAL FOROA URRIAREN 16an
Dakizuen bezala, aurreko ikasturteko gaia Bioaniztasuna izan zen, eta gai horren inguruan udaletxeari maiatzan egindako eskaeren erantzuna entzuteko aukera izango dugu , datorren urriaren 16an egingo den udal foroan. 4.,5.,eta 6. mailako ikasle ordezkariak joango dira.
martes, 8 de mayo de 2012
TRUKE
AZOKA
Langaitz ikastolako Agenda 21ek
azoka berezia antolatuko du.
Ekainaren 19an egingo den TRUKE AZOKAn, etxean
erabiltzen ez dituzun jostailuak erabiliko duzun beste zerbaiten truke alda
ditzakezu. Horrela, etxean baztertuta duzun jostailuari bizi berria emango
diozu.
Baldintzak:
- Gehienez bi jostailu ekar daitezke.
- Ekarritakoaren truke txartel bakarra jasoko duzu.
- Txartela aukeratu duzun jostailuarengatik trukatuko dezakezu.
- Ekarritako jostailuek egoera onean egon behar dute.
- Jostailuak ikastolara ekartzeko epea: ekainaren 14tik 18ra bitarte.
Agenda 21
martes, 6 de marzo de 2012
GURE TXOKO BERDEA
TXOKO BERDEA
Dakizuen bezala irakasle gelaren sarrera ondoan kokatuta dago gure ikastolako txoko berdea.
Bertan aurtengo gaiari buruzko informazioa daukazue.
Gure herrian ditugun zuhaitz, landare eta animalien argazkiak ikus ditzakegu.
GERATU ZAITEZ MOMENTU BATEZ TXOKO BERDEAREN AURREAN ETA IKUSI GURE HERRIAN BERTAN DUGUN BIZITZA ANIZTASUNA.
Txoko berdean , patioan eta gure belardietan lurretik jasotako hondakinak jarri ditugu.