Bagenekien gehiegizko CO2 isuriek atmosfera kutsatzen zutela, onartzen genuen etxeko olio zikiñak errekak kakazten zituela eta kostata bazen ere, ikasi dugu berziklatzea ez dela aukera ekologikoena. Baina argiak kutsatu egiten duela esatea… ederki kosta behar zait gaur ene irakurle fidelak konbentzitzea!
Argiak sortzen duen kutsadura, “kutsadura luminikoaz” ezagutzen da eta gauez gure hiri, herri eta etxeetako argiztapen artifizialak sortzen duena da. Noski ez du atmosferara ezer igortzen, ez du ura zikitzen, kutsadura mota hau nahiko berezia da, izan ere, intsektu gautarrei soilik eragiten die. Intsektu gautarrak, gauean beren habitik ehizatzera, elikatzera edo bikotekide bila irteten diren sits, euli eta kakalardoak dira. Gautarrak diren arren ilargi argia erabiltzen dute bere bidaietan gidari modura, horregatik ugariagoak dira lainorik gabeko ilargi beteko gauetan.
Gure herrietako farolek ordea, ilargi bete batek baino ehun aldiz argi gehiago ekoizten dute, intsektu hauek, bere ilargi gidaria delakoan zoro moduan eta beraien argi errezeptoreak toperaino estimulatuta farolengana hurbiltzen dira eta beraren bueltan igarotzen dute gaua, elikatu eta bikotekidea bilatzea ahaztuta gauero milioika intsektu hiltzen dira modu honetara.
Farolen argiaren biktima ohikoenak intsektu gautarrak diren arren, sarritan narrazti, anfibio eta ugaztunak ere izan ohi dira. Arazo honen soluzioetako bat, farola efizienteagoak ipintzea da, soilik beherantza ekoizten dutenak eta argia gutxiagokoak. Gure hiri eta herrietatik ea berriro izarrak ikusi ahal ditugun.
Ala ere, aipaturiko farola efiziente hauek, nahiz eta insektu hegalariengan ez eragin erakarpenik, anfibioei erakarpen handia egiten die. Sarritan behatu dira igel talde handiak gau osoa farola mota hauei begira igarotzen. Zoritxarrez, zaila da neurri bat 100%ean eraginkorra izatea, bizidunak tartean dauden bitartean beti egongo da hauetariko bat kaltetua.
ARGIAK KUTSATURA SORTZEN DU!
0 comentarios:
Publicar un comentario