ESKOLA AGENDA 21: UDAL FORORAKO ALKATEAREN ERANTZUNAK
ERRENTERIA
2013.10.22
ENERGIAREN
GAIAN:
Duela zenbait
urtetatik honera eraginkortasun altuko bonbilak erabiltzen ari gara kaleko zein
udal eraikinen barruko argiztapenean. Aurten ere pasa den irailean, Arramendiko
Baratza Parkean herriko lehen eguzki-energiaren
bidezko farola jarri du Udalak. Bertaratu zaitezkete eraikin berriaren
ondora.
Aspaldi hasi zen
jartzen LED sistema gure semaforoetan eta TAO sisteman energia
fotoboltaikoarekin ari gara 2006tik aurrera. Eta bide horretatik goaz.
Kiroldegiko
igerilekuetan kogenerazio-sistema erabiltzen da. Hau da, soberan dagoen beroa
berrabiltzen da energia aurreztuz.
Eguzki-energia hurrengo
eraikinetan dugu: Hiri Mantenimendua, eta Beraunberri, Cristobal Gamon eta
Langaitz Ikastola, besteak beste. Bi anbulategien kasuetan Jaurlaritzari eta
Osakidetzari dagokie.
Energia
eraginkortasunaz edo eta tenperatura arautzea gaur egun Energia Iraunkorraren Ekintza Plan bat idazten ari da Udala, eta
lehengo asteko ostegunean aurkeztu ziguten. Bertan jasoko dira besteen artean
udal eraikin eta instalazio guztietarako berogailuaren tenperatura edo
ordutegia finkatzeko arauak.
Era berean, Oinezko eta Txirrinda bidezko Plan bat
idazten ari gara, kotxearen presentzia eta eragiten duen seguritate-ezari aurre
egiteko. Bertan, orain arte jarritako txirrinda parkinei gehituko zaio egokiak
ikusten diren patinete edo txirrinda aparkaleku gehiago.
URAREN GAIAN:
Gaia interesgarria
iruditzen zaigu. Honi buruzko kanpainen inguruan, esan behar da alde batetik
Añarbeko Mankomunitatea eta Donostia eta Errenteriako Udalak ari garela Añarbeko Baso-Erreserbari buruzko kanpaina
bat burutzen. Bertan, sortuko den erreserba zein garrantzitsua den
basa-bizitzaren kontserbaziorako eta uraren kalitatea ona bermatzeko.
Bestetik, Ekogunea
Fundazioak eskaini digu Udalei “Etxeko
Ura, kalitatea bai aztarnarik ez” lemapeko kanpainan parte hartzea.
Arantza, Goizueta, Oiartzun eta Errenteriako mendietatik gure etxeetako
iturrietara datorren kalitateko ura edatea bultzatzeko kanpaina, plastikozko
botilak suposatzen duten hondakinen sorrera ikaragarria saihestu eta prebenitu
bidean.
Kaleko iturrien
pultsadorearen berrikuspena Hiri-Mantenimenduko Sailari jakinaraziko zaio.
BIOANIZTASUNAREN GAIAN:
Inbaditzaile biologikoen gaian
ari da lanean aspaldi Udala, bai landare (sasi arkazia, panpako plumeroa,…) bai
animalien (koipua, bisoi amerikarra, liztor beltza,…) kasuan. Landare exotiko
hauen kasuan borroka kimikoaz ari garenez, herbizidaz, auzolana antolatzea
arriskutsua da, enpresa eta lan espezializatuak behar direlako. Baina, landare
hauek ez erabiltzeko konzientziazio-lanak egitera konprometitzen gara
gizartean, eta Jaurlaritza eta Aldundiarekin batera egiten dugun lanaren berri
emateko ere.
Ados gaude natur
ondarearen babesaren inguruan sentsibilizazio-lan handia egin behar dela.
Herriko kasuan, Añarbeko Baso-Erreserbaren inguruko kanpaina egiten ari gara
aurtengo udara-udazkenaren zehar. Eta eskatu berri diegu Jaurlaritzari eta
Aldundiari lehentasuna emateko erreserbaren izendapenari.
Dortoka eta beste
etxeko animali exotikoen kasuan Igeldon dagoen Arrano-Etxean jasotzen ditu
Aldundiak. Guk horren informazioa emango diogu horren beharra duen herritar
orori. Saltokietako kasuan ohartaraziko diegu inbasio biologikoen inguruan, eta
haiek lagun dezaten saihesten. Eta Añarbeko Mankomunitateari web orria eta
uraren atala abia ditzala ere bai.
HONDAKINEN GAIAN:
Eskatzen duzuen
bezala, hondakinen atalean ere herri-komunikazioa oso garrantzitsua da.
Informazio kanpainaren bat abiatuko dugu Sanmarko Mankomunitatearekin batera.
Era berean, hondakinen sorreraren prebentziorako plan bat hasi gara idazten.
Fanderian, Gaztainon eta Agustinetan auzo-konpostajea ezartzeko lanean ari
gara, eta urrats hori egiten duten herritarrei zergak jaisteko atea irekiko
dugu, ongi egiten duenari eta haien konpromisoa sarituz.
Edukiontzien
inguruan esan herriko Ingurumeneko Aholku-Kontseiluak, herritarraz eta
elkarteaz osatutako taldeak, uda baino lehen eskatu diola Udalari hondakinen
bilketa-sistema modernoago bat ezartzea, materia organikoa modu eraginkorraz
jasoz, gaikako bilketa handituz eta legea betetzeko bidean. Hausnartzen ari
gara bide berriak irekitzeko hondakinen gaian.
Zakurren
gorotzak eta zigarro-muturren kasuan……..
Parkeen
eta ibaiaren eguna……
Web orri publikoetan
hondakinen sorrera eta kudeaketari buruzko informazioa jartzea adostuko dugu.
Eta hondakinetako udal ordenantzaren betetzeari, zigorrak ezarriz, eta aldi
berean berritu eta eguneratzeari helduko diogu laster, azken lan hau egiteko
agindua emana dugu eta.
0 comentarios:
Publicar un comentario