martes, 5 de noviembre de 2013

ZABORRA ONDO SAILKATZEKO IRUDIAK!!!!


 Gure geletan honela sailkatzen dugu:




Alde batetik ZABORRA.................








..........bestetik PAPERA ETA KARTOIA.....................


...........eta azkenik PLASTIKOA!!!







A ZE GARBITASUNA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

IPUINAK!!!!!

                              
Lehenengo zikloko ikasleek natura zaintzeko irakurri duten ipuina.

ZENBAT URTE BEHAR DITU DESAGERTZEKO?


martes, 29 de octubre de 2013

GURE PATIOA ZAINDU ETA GARBI MANTENDU

Ikasturte honetako helburuetako bat, gure patioa zaintzea eta garbi mantentzea da. Honen inguruan azken urteetan bezala garbiketa kanpainarekin jarraituko dugu, hamaiketakoak jasotzeko plastikozko zorroak banatu ditugu...  Berrikuntza modura beste erabaki bat hartu dugu; hamaiketakoen estalkiak gelan botatzea eta patiora bakarrik jatekoa dena jeistea.

 EA PATIOA GARBIAGO MANTENTZEN DUGUN...

UDAL FOROA

Urriaren 22an udaletxera joan ginen 4,5 eta 6.mailako ordezkariekin. Bertan iazko eskaeren erantzunak jaso genituen alkatearen ahotik.









ESKOLA AGENDA 21: UDAL FORORAKO ALKATEAREN ERANTZUNAK
ERRENTERIA  2013.10.22

ENERGIAREN GAIAN:

Duela zenbait urtetatik honera eraginkortasun altuko bonbilak erabiltzen ari gara kaleko zein udal eraikinen barruko argiztapenean. Aurten ere pasa den irailean, Arramendiko Baratza Parkean herriko lehen eguzki-energiaren bidezko farola jarri du Udalak. Bertaratu zaitezkete eraikin berriaren ondora.
Aspaldi hasi zen jartzen LED sistema gure semaforoetan eta TAO sisteman energia fotoboltaikoarekin ari gara 2006tik aurrera. Eta bide horretatik goaz.
Kiroldegiko igerilekuetan kogenerazio-sistema erabiltzen da. Hau da, soberan dagoen beroa berrabiltzen da energia aurreztuz.
Eguzki-energia hurrengo eraikinetan dugu: Hiri Mantenimendua, eta Beraunberri, Cristobal Gamon eta Langaitz Ikastola, besteak beste. Bi anbulategien kasuetan Jaurlaritzari eta Osakidetzari dagokie.
Energia eraginkortasunaz edo eta tenperatura arautzea gaur egun Energia Iraunkorraren Ekintza Plan bat idazten ari da Udala, eta lehengo asteko ostegunean aurkeztu ziguten. Bertan jasoko dira besteen artean udal eraikin eta instalazio guztietarako berogailuaren tenperatura edo ordutegia finkatzeko arauak.
Era berean, Oinezko eta Txirrinda bidezko Plan bat idazten ari gara, kotxearen presentzia eta eragiten duen seguritate-ezari aurre egiteko. Bertan, orain arte jarritako txirrinda parkinei gehituko zaio egokiak ikusten diren patinete edo txirrinda aparkaleku gehiago.

URAREN GAIAN:
Gaia interesgarria iruditzen zaigu. Honi buruzko kanpainen inguruan, esan behar da alde batetik Añarbeko Mankomunitatea eta Donostia eta Errenteriako Udalak ari garela Añarbeko Baso-Erreserbari buruzko kanpaina bat burutzen. Bertan, sortuko den erreserba zein garrantzitsua den basa-bizitzaren kontserbaziorako eta uraren kalitatea ona bermatzeko.
Bestetik, Ekogunea Fundazioak eskaini digu Udalei “Etxeko Ura, kalitatea bai aztarnarik ez” lemapeko kanpainan parte hartzea. Arantza, Goizueta, Oiartzun eta Errenteriako mendietatik gure etxeetako iturrietara datorren kalitateko ura edatea bultzatzeko kanpaina, plastikozko botilak suposatzen duten hondakinen sorrera ikaragarria saihestu eta prebenitu bidean.
Kaleko iturrien pultsadorearen berrikuspena Hiri-Mantenimenduko Sailari jakinaraziko zaio.

BIOANIZTASUNAREN GAIAN:

Inbaditzaile biologikoen gaian ari da lanean aspaldi Udala, bai landare (sasi arkazia, panpako plumeroa,…) bai animalien (koipua, bisoi amerikarra, liztor beltza,…) kasuan. Landare exotiko hauen kasuan borroka kimikoaz ari garenez, herbizidaz, auzolana antolatzea arriskutsua da, enpresa eta lan espezializatuak behar direlako. Baina, landare hauek ez erabiltzeko konzientziazio-lanak egitera konprometitzen gara gizartean, eta Jaurlaritza eta Aldundiarekin batera egiten dugun lanaren berri emateko ere.
Ados gaude natur ondarearen babesaren inguruan sentsibilizazio-lan handia egin behar dela. Herriko kasuan, Añarbeko Baso-Erreserbaren inguruko kanpaina egiten ari gara aurtengo udara-udazkenaren zehar. Eta eskatu berri diegu Jaurlaritzari eta Aldundiari lehentasuna emateko erreserbaren izendapenari.
Dortoka eta beste etxeko animali exotikoen kasuan Igeldon dagoen Arrano-Etxean jasotzen ditu Aldundiak. Guk horren informazioa emango diogu horren beharra duen herritar orori. Saltokietako kasuan ohartaraziko diegu inbasio biologikoen inguruan, eta haiek lagun dezaten saihesten. Eta Añarbeko Mankomunitateari web orria eta uraren atala abia ditzala ere bai.

HONDAKINEN GAIAN:

Eskatzen duzuen bezala, hondakinen atalean ere herri-komunikazioa oso garrantzitsua da. Informazio kanpainaren bat abiatuko dugu Sanmarko Mankomunitatearekin batera. Era berean, hondakinen sorreraren prebentziorako plan bat hasi gara idazten. Fanderian, Gaztainon eta Agustinetan auzo-konpostajea ezartzeko lanean ari gara, eta urrats hori egiten duten herritarrei zergak jaisteko atea irekiko dugu, ongi egiten duenari eta haien konpromisoa sarituz.
Edukiontzien inguruan esan herriko Ingurumeneko Aholku-Kontseiluak, herritarraz eta elkarteaz osatutako taldeak, uda baino lehen eskatu diola Udalari hondakinen bilketa-sistema modernoago bat ezartzea, materia organikoa modu eraginkorraz jasoz, gaikako bilketa handituz eta legea betetzeko bidean. Hausnartzen ari gara bide berriak irekitzeko hondakinen gaian.
Zakurren gorotzak eta zigarro-muturren kasuan……..
Parkeen eta ibaiaren eguna……
Web orri publikoetan hondakinen sorrera eta kudeaketari buruzko informazioa jartzea adostuko dugu. Eta hondakinetako udal ordenantzaren betetzeari, zigorrak ezarriz, eta aldi berean berritu eta eguneratzeari helduko diogu laster, azken lan hau egiteko agindua emana dugu eta.

AURTEN ERE KONTSUMOA!!!!

Berriro ere hemen gaude zuekin, eta aurten ere kontsumoaren gaia landuko dugu.
 ANIMO eta ikasturte on bat pasa!!!

martes, 9 de abril de 2013

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Aurten ere HAMAIKETAKO OSASUNTSUA ETA GUTXI KUTSATZEN DUENA gaia landu dugu gelan. Honen inguruan ekintza ezberdinak burutu ditugu eta bukatzeko ikasle bakoitzari plastikozko poltsa txiki bat banatu diogu hamaiketakoa bertan ekartzeko asmoarekin. Dagoeneko pasa dira aste batzuk eta gero eta gehiago ikusten dira poltsa horiek patio orduan. AGENDA 21etik ikasleak zoriondu nahi ditugu eta animatzen ditugu gure patioa gero eta garbiago mantentzera.
 
Copyright (c) 2010 AGENDA 21. Design by WPThemes Expert
Themes By Buy My Themes And Cheap Conveyancing.